Txinato tabernako IX. mus azkar txapelketa abenduaren 14an jokatuko da

Xabi Gorostidi 2018ko abe. 4a, 16:35

50 bikote onartuko dira gehienez, eta partaide kopuru hori lortuz gero bikote irabazleak 1.000 euroko saria jasoko luke. Izen ematea txapelketa hasi baino bost minutu lehenago itxiko dute –22:30ean hasiko da– eta bikote bakoitzak 40 euro jarri beharko ditu. 

Sariak era honetara banatuko dituzte:

  • 1.postua: 1000 euro, txapela, botila sorta eta bi paleta.
  • 2. postua: 500 euro, botila sorta eta bi gazta.
  • 3. postua: 300 euro, botila sorta eta bi txorizo.
  • 4. postua: 200 euro, botila sorta eta bi saltxitxoi.

Ez balirateke 50 bikoteko kopurura heltzen, hala banatuko dira diru-sariak:

  • 1. postua: izen-emateen % 50
  • 2. postua: izen-emateen % 25
  • 3. postua: izen-emateen % 15
  • 4. postua: izen-emateen % 10

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak