Hala azaldu dute Euskaltegiko arduradunek, nola pasa duten goiza:
"Gaur, Euskararen eguna dela-eta, txokolatada, mintzodromoa, bi matrikularen zozketa eta bi diskaren zozketa egin dugu goizean Udal Euskaltegian. Txokolate goxoak lagunduta, Belarriprest guztiak Ahobizi bihurtu dira. Bihartik aurrera ere, gure herriko kaleetan, Ahobizi gehiago izango direlakoan gaude. Arratsaldean, berriz, hitzordua daukagu Herriko plazan, eta jarraituko dugu mingainak astintzen!!"
