Ligako lehenengo garaipena ART-rendako

Mireia Bikuña 2018ko abe. 2a, 20:30
ART-Menditarrak partiduko une bat.

Arrasatearrek 25-18 irabazi dute Menditarrak talde nafarraren kontra. Urrezko puntuak, mailari eusteko ahaleginean. "Behar-beharrezkoak genituen gaurko puntuak. Bide luzea dugu aurretik, eta gaurko garaipenak etorkizuna beste modu batera begiratzeko aukera emango digu", esan du Igor Isasik.

Arrasate errugbi taldekoek ez dute liga nahi moduan hasi. Sufritu egin beharko zutela bazekiten, baina ez horrenbeste. Lehiak galtzeaz gain, hainbat jokalariren bajak izan dituzte. Horrek guztiorrek asko zaildu du denboraldi hasiera. Bada, atzoko garaipenarekin, egoera beste modu batera ikustera aukera izango dute. "Hurrengoa Bera Bera B taldearen kontra jokatuko dugu, eta hori ere irabazi beharreko lehia izango da", esan dute.

Mailari eustea da ART-k duen helburu nagusi eta bakarra, eta hori lortzeko, badaude irabazi beharrezko partidu batzuk. "Oraingoan 20 jokalarirekin egin diogu aurre partiduari. Bik min hartu dute, baina, gai izan gara lehiari aurre egiteko. Parekatua eta gogorra izan da. Eta, pozik gaude horregatik", dio Isasik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak