'Hamaika amaren seme (alaba)' antzezlanak erantzun ona izan du Amaia Antzokian

Maialen Regueiro 2018ko abe. 2a, 21:21

Aurreko asteburuan Oñatin izan ziren eta gaurkoan, Amaia Antzokiak ondo erantzun dio Doke Antzerki Taldearen 'Hamaika amaren seme (alaba)' antzezlanari. Ordu bete inguru iraun du emanaldiak eta Eusko Ikaskuntzaren ehungarren urteurrena izan da abiapuntua. 

Balorazio positiboa

Oñatin harrera ona izan zuen antzezlanak eta gaurkoan ere balorazio positiboa egin du, Vene Herrero, antzezlaneko zuzendariak. Hurrengo hitzorduetarako gogoekin daudela ere aitortu du. 

Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena

Orain bi urte, Jose Mari Velez de Mendizabalekin harremanetan jarri zen erakundea, honek obra idatzi zezan. Ondoren, Velez de Mendizabalek Doke-ren atea jo zuen lana agertokietara eramateko asmoz. Gauzak horrela, lan honek Eusko Ikaskuntzaren ehun urteen kontaketa egiten du. 

Eskena bereziak, bideoak eta musika

Obraren zuzendaria den Vene Herrerok adierazi du "antzezlana dokumental bat balitz bezala planteatu dugu". Hala, eskena bereziak eta bideoak gehitu dituzte. Musika ez da falta izan eta garaian garaiko musika esanguratsuarekin jantzi dute antzezlana. 

Hurrengo hitzorduak

Abenduaren 16an Aramaion eskainiko dute emanaldia eta Iruñean, Donostian eta Gasteizen ere egongo dira aurrerago. 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak