Mediterraneo osoko musika doinuak, atzo, Hudud taldearen eskutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 1a, 12:19

Nahasketa berezia da Hudud taldea, eta berezia da ere egiten duten musika proposamena. Atzo, Arrasateko Irati tabernan izan ziren, eta kultura askotariko doinuak eskaini zituzten.

Italiarrak dira kideetako batzuk, beste batzuk jatorri arabiarrekoak... eta fusioa edo nahasketa egiten dute. Atzo, emanaldia egin zuten Arrasateko Irati taberna eta Palestina, Libano, Egipto zein Marokoko kantuak eta dantzak eskaini zituzten. Izan zen dantzara animatu zenik ere.

Kultura horietako kantu bereziak eskaintzeko ahalegin berezia egin zuten musikariek, esaterako ezkontzetan edo jai berezietan egiten diren kantuan eta dantzak.

Hala, Irati tabernatik mugitu gabe Mediterraneo inguruko hainbat kulturatara salto egiteko aukera eman zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak