Dragoi Gimnasia Taldekoek piztuko dituzte Gabonetako argiak

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 30a, 13:03

Abenduaren 5ean, asteazkena, izango da –19:00etan Herriko Plazan– eta Goikobalu Txiki taldeak ere kantaldia egingo du. Gabonetako argiak Alde Zaharrean, Garibai etorbidean, Udaletxeko fatxadan eta auzoetako sarreretan jarriko dira, eta Biteri Plazan izotz pista egongo da beste urte batez. 

 

Ximenez Catalunya SL enpresak egin ditu Gabonetako argiteriaren lanak. Urte baterako esleitu dira, beste urte betez luzatzeko aukerarekin, 24.051,78 eurotan Alde Zaharra eta Udaletxeko fatxada eta beste 2.286,90 eurotan Garibai etorbidea. Garibaiko argiteriaren kostuan BBVAk egin du ekarpena posible izan dadin. "Aurtengo argiterian izango ditugun berrikuntza nabarmenenak Portaloi inguruan eta Iturbide aurreko
zuhaitzetan jarriko diren argiak izango dira, baita Garibai etorbidekoak ere. Gainera, Udaletxeko fatxadako argiteria ere indartuko da" adierazi dute Udaleko iturriek.

Izotz pistari buruz zera adierazi dute: "Festa giroaz gozatzen jarraitzeko, dagoeneko Arrasateko Gabon garaiko paisaiaren parte bihurtu den 280m 2 ko Gabonetako Patinaje Pista jarriko du Udalak, berriz ere, Biteri plazan. Izotz pista abenduaren 23ko arratsaldean zabalduko da eta urtarrilaren 6a bitarte egongo da zabalik. Herritar orok izango du bertan gozatzeko aukera, haur, gazte, nahiz helduak, eta prezioak joan den urteko berak izango dira, hau da, adin txikikoen sarrera ordu erdiko euro bat eta helduena 2 euro. Patinatzeko pista alokatzeko esleipen berria egin du aurten Udalak eta “N-ICE SKATING S.L.U.” Kataluniako enpresari esleitu zaio 27.709 eurotan, aurreko kontratua baino 3.751 euro merkeago. Aurrezki honek pistaren ingurunean hobekuntzak egiteko aukera emango du. Datozen egunetan pistan lan egiteko beharko diren hiru langile kontratatzeko deialdia abiaraziko du Udalak.”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak