'Argala'-ri buruzko egitaraua prestatu du Jaikik abendurako

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 30a, 11:41

Irudia: Redroja.net

Jose Miguel Berañan, Argala, ETAko buruzagi izandakoaren heriotzaren 40. urteurrena baliatu dute horretarako. Hitzaldia, film proiekzioa murala egingo dituzte hurrengo asteetan zehar.

Hona hemen Jaikiko kideek prentsara igorri duten oharra bere osotasunean.

"40 urte beteko dira 2018ko abenduan, Espainiar Estatuaren mertzenarioek Jose Miguel Beñaran Argala hil zutela, Euskadi Ta Askatasuneko gudari eta ideologo handia. Euskal Herri langilearen askapen borrokarako erreferente izan zen, eta antolakuntza eta borrokaren garrantzia azpimarratuz, Euskal Herri

Sozialista eraikitzearen apustu nekaezina pertsonifikatzen du Argalak. Hain zuzen ere, erabakimen irmo hori suntsitu nahian erail zuten. Gure eskuetan dago, ordea, etsaiaren kolpeak alferrikako bihurtzea, belaunaldiz belaunaldi erasoen gainetik antolakuntzari eta borrokari lotuz, Euskal Herri Sozialista lortu arte. Beraz, Argalaren ereduari jarraituz, bidean aurkituko dugu elkar, atzo, gaur eta bihar. 

Horren guztiaren harira, Jaikik hainbat ekimen burutuko ditu abenduan zehar: 

  • Abenduaren 6an, goizeko 11:30etan, Iñaki Gil de San Vicente izango da gaztetxean, Argalaren ekarpenen gaurkotasunari buruzko hitzaldia eskaintzen. 
  • Abenduaren 9an, arratsaldeko 18:00etan, Gillo Pontecorvo zuzendariaren Operación Ogro pelikula ikusteko aukera egongo da gaztetxean, eta gero solasaldi bat egingo dugu. 
  • Abenduaren 19an, mural margoketa egingo dugu, Argala-ren omenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak