Arrasateri mendi-bira Abenduaren 2an Besaideren eskutik

Jokin Etxebarria 2018ko aza. 29a, 16:19
Norberak erosoen dituen zapatillekin joatea gomendatzen dute

Askotan mundu zabalera jotzen da herrialde ezberdinak ezagutzeko asmoz. Norberaren inguruak berriz, ezagutzea kosta egiten da maiz. Horregatik, Besaide mendizale elkartekoek, Arrasateko paisaje naturalak eta herriak dituen altxorrak ezagutzera emateko asmoz, mendi-bira antolatu dute. 

Arrasatek dauzkan altxor paisajistiko eta naturalak ezagutarazteko helburuarekin, Besaide mendizale elkarteak herriari mendi-bira antolatu du abenduaren 2rako. Oinez ibiltzeko ohitura duen edozein herritarrentzat pentsatuta eta, batez ere, umeak mendizaletasunean hazi nahi dituztenei begira sortu dute ideia.

Ibilbide zirkular bat izango da, eta, pare bat aldiz herritik pasako denez, nekatuta sentitzen denak edozein momentutan ibilbidea uzteko aukera izango du. "Talde ezberdinetan banatuko gara erritmo ezberdinetara egokitzeko eta beti mendizale txaleko horidunen artean ibiliko da taldea" adierazi du Sergio Serranok, irteerako antolatzaileak.

Parte hartzeko ez da izenik eman behar, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan goizeko zortzietan azaltzearekin nahikoa izango da. Anoa-posturik ez da egongo, beraz, norberak eraman beharko du jana, edaria eta beharrezko erropa gainean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak