Bi sari berrirekin dator 2018ko eraskusleiho lehiaketa

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 29a, 12:04
Argazkia: www.arrasate.eus

Auzoetako erakusleiho onenak 250 euro jasoko ditu, eta herritarren erakusleiho gustukoena aukeratu ahal izango dute. Horretarako botoa eman beharko dute Udal webgunean, eta parte hartzaileen artean 100 euroko erosketa txartela zozketatuko dute. Bi berritasun hauez gain, erakusleiho onenaren saria 500 eurora igo dute.

Lehiaketako epaimahaiak kontuan hartuko ditu originaltasuna, euskararen erabilera eta publizitate-mezuaren eraginkortasuna bezalako alderdiak eta 
Gabonetako eta Santamasetako giroa islatzea ere.  

Herriko komertzio eta zerbitzuak abenduaren 14a baino lehen eman beharko dute izena, eta erakusleihoak abenduaren 31ra arte egon beharko dira ikusgai. 

Komertzio, Turismo, Garapen Ekonomiko eta Teknologia berrien zinegotzi Victor Fuentesek parte hartzera gonbidatu ditu merkatari eta herritarrak. Auzoko erakusleiho onenari buruz, zera adierazi du: "Udalerriko auzoetako bizitza komertziala suspertzeko neurria da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak