Emanaldia, 20:00etan, San Juan Bataiatzailearen Parrokian izango da. "Kontzertuak bi zati izango ditu. Huescan abestutako errepertorioaren oso antzekoa da. Lehen zatian, Vizente Goikoetxearen meza abestuko dugu; bigarrenean, berriz, herri kantu sorta bat", azaldu du Juan Antonio Barriocanal zuzendariak. "Ondoren, Sara jatetxera joango gara afaltzera eta Santa Zezilia igaro berri dela ospatzera", gaineratu du.