Udaltzaingoa lekuko bila Zarugalde kalean izandako auto harrapaketa bat argitzeko

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 27a, 11:02

Atzo, astelehena, 19:00ak aldera, gorri koloreko auto batek 14 urteko neskatila bat harrapatu zuen, eta ostean, ihes egin zuen, neskatila artatu gabe. Hau lurrean botata geratu zen, baina bere kabuz lortu zuen etxera heltzea. Gertatutakoa argitzeko salaketa jarri zuen, eta harrapaketa ikusi zuten lekukoen laguntza eskatu dute Udaltzaingotik.

"Baliteke Volkswagen etxeko Passat modeloa izatea. Autoan bi pertsona zihoazen, gidaria eta kopilotua, eta biak emakumezkoak ziren" adierazi du Iñaki Arriaga udaltzainburuak. "Harrapaketa egin ostean autoak Erguin alderako bidea hartu omen zuen".

Gertatutakoari buruzko informazioa izanez gero, pasatu Udaltzaingoaren bulegotik, edo deitu 943 25 20 10 telefono zenbakira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak