"Kalitate handiko" emanaldia eskaini du Arrasate Musikalek

Eneko Azurmendi 2018ko aza. 25a, 17:25

Santa Zezilia egunaren bueltako emanaldia eskaini du gaur Arrasate Musikalek San Frantzisko elizan. Edorta Aiastuik, Arrasate Musikaleko ekintza arduradunak, aitortu du "aurreko urteetakoak baino hobea" izan dela gaurkoa. Eliza lepo bete da.

"Kalitate handiko emanaldia izan da, musikariak oso maila onean aritu dira eta hurbildu direnek asko gozatu dute", dio. Aniztasun handikoa izan dela ere nabarmendu du, eta horrek ere laguntzen duela. "Bi soinu banda, Michael Jacksonen Thriller, Los Miserables eta abar eskaini dituzte".

Kontzertuaren aurretik kalejira egin dute, jendea erakartzeko asmoarekin, eta helburua beteta geratu da. Izan ere, San Frantzisko eliza lepo bete da. "Iaz baino jende gehiago etorri da; atzean jendea zutik ere bazegoen", azaldu du Aiastuik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak