Ehunka neska mutikok bat egin dute haka dantza eginez. Eskola kirolean dagoen biolentziaren inguruko kontzientzia piztea da helburua, gehienetan harmailetan sortzen dena guraso eta ikusleen partetik. Eta, horren aurrean, nahikoa dela esan dute. Kirola, batez ere gaztetxoenetan, gozatzeko dela azpimarratu nahi izan dute eta mezu garbia helarazi diete; haka dantzatu dute hori bultzatzeko, erritual modura