Arrantzale arrasatearrarena da Ondarroako portuan agertu den gorpua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko aza. 24a, 13:16

Ertzaintza eta anbulantzia Ondarroako portuan. Argazkia: Leako Hitza.

Ertzaintzak ziurtatu duenez, 44 urteko gizonezko arrasatearrarena da gaur, zapatua, Ondarroako portuan agertu den gorpua. Goizeko hamarrak aldera partikular batzuek uraren gainean hilotz bat ikusi eta emergentzia zerbitzuei eman diete abisua. Ondoren, mediku forentseak konfirmatu du azaroaren 18an desagertu zen arrantzale arrasatearra dela hildakoa.

Ertzaintzatik gaineratu dute laster egingo diotela autopsia heriotzaren arrazoiak zeintzuk izan ziren jakiteko; era berean, Ertzaintzak sare sozialen bidez ere konfirmatu du hilotza joan den domekan desagertutako arrantzalearena dela eta "dolumin bizienak" helarazi gura dizkie senitartekoei eta lagunei.

Astebetera itzuli du itsasoak

Itsasoan ematen diren desagerpenekin eskarmentu handia duten adituen arabera, ohikoa da itotzen diren gorpuak zazpi egunen bueltan gainazalera irtetea. Arrazoiak fisikoak dira; hau da, zazpigarren eta bederatzigarren egunen artean –gorputzaren, arropen eta uraren tenperaturaren arabera, besteak beste–, deskonposizioak sortzen duen gas metanoak gainazalera ateratzen du gorpua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak