Ane Garcia eta Iosu Madinabeitia Espainiako Txapelketara

Xabier Urtzelai 2018ko aza. 23a, 16:42

Oraingo asteburuan Ponferradan jokatuko dute Espainiako karate txapelketa, kadete, junior eta 21 urtez azpikoen kategorian. Eta, Euskal selekzioa ordezkatzen Ane Garcia eta Iosu Madinabeitia karatekak lehiatuko dira bertan.

Junior kategorian lehiatuko dira Saioako bi karatekak –16 eta 17 urte bitartean–, eta biek jardungo dute kumitean (borroka). Iosu 55 kilo azpikoetan lehiatuko da eta Ane 59 kilotik gorakoetan. "Saioa klubekoendako lorpen handia da bi ordezkari hauena, ea esperientzia hau behar den moduan gozatzen duten". Bada, zapatuan kanporaketa saioak izango dituzte, eta finaletara iristen badira, domekan jokatuko dituzte borrokaldi erabakigarriak.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak