Hainbat ekintza Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan

Maialen Regueiro 2018ko aza. 22a, 10:01

Domekan, hilaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta horren baitan, hainbat ekintza burutuko dira Arrasaten. 

Autodefentsa Feminista Tailerra

Arrasateko Ekamume Txokoak eta Jabetze Eskolak antolatuta, Autodefentsa Feminista Tailerra eskainiko da, azaroaren 24ean, Emakumeen Txokoan. Egun osoko tailerra izango da: goizean 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean, berriz, 15:30etatik 19:30etara. Tailer hau Emaginek emango du eta helburua, indarkeria sexistari buruz esperientziak eta bizipenak partekatzea izango da. Beldurrei zein emozioez hitz egiteko tartea ere egongo da eta indarkeria sexista indentifikatzeko bide batzuk eskainiko dira. 

Manifestazioa

Domekan, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izanik, Arrasateko mugimendu feministek manifestazioa deitu dute. 19:00etan emango zaio hasiera, Sebero Altube plazan. 

Liburuaren aurkezpena

Azaroaren 28an, Arantxa Iraola eta Maite Asensiok idatzitako Alardeak, ukatutako plazara liburuaren aurkezpena egingo da Kulturateko Areto Nagusian, 19:00etan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak