Jose Maria Arizmendiarreta Plaza izango da ikurrinaren kokalekua

Xabi Gorostidi 2018ko azaroaren 22a

Herriko lau leku zeuden aukeran, eta aipatutako plazak botoen %40 eskuratu ditu. Guztira 181 arrasatearrek eman dute botoa –botoa eman ahal zutenen %1,02–, era honetara banatuta: Jose Maria Arizmendiarreta plaza 74 boto, Herriko Plaza 61 boto, Biteri plaza 24 boto, eta Seber Altube plaza 22 boto. Behin kokalekua definituta, "lehenbailehen" jartzeko asmoa adierazi dute Udaletik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak