Natur bideetan konponketak egingo ditu Udalak

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 21a, 09:32

Arrasateko Udalak, Arrasateko natur bideetako hainbat puntuetan konponketak egingo ditu. Udalak, ingurumen sailak aztertutako beharrei erantzunez eta Arrasateko natur bideak egoki mantentzeko eta balioan jartzeko helburuarekin, horietan egin beharreko zenbait konponketa esleitu berri ditu. Lanok Javier Beitia Lasueni esleitu zaizkio eta horien kostua 12.267,20 eurokoa izan da –BEZ barne–.

Hauek dira egingo diren lanak:

Udala - Besaide

  • Udala-Gazeagako karobiak:
  • Putzu guztiak saneatu eta kasu puntualetan balastoa zabaldu eta konpaktatu.
  • Gazeagako karobiak-Leteko txabola: Putzu guztiak saneatu eta kasu puntualetan balastoa zabaldu eta konpaktatu. Ur erreten berriak egin.

Erregebide - Bedoña

  • Balduenpoto eta Lakre: areka garbitu
  • Ur erreten guztiak garbitu
  • Dantzaleku izeneko lekuan balastoa zabaldu
  • Dantzaleku ingurutik Kurtzetxikirako igoeran ur erretenak zabaldu

Arrasate - Arantzazu erromesbidea

  • Ur erreten guztiak garbitu
  • Karkabak berdindu

Anporretako bira, burdinaren bidea

  • Antoniña ingurua: Putzua saneatu, balastoa zabaldu eta ondo konpaktatu.
  • Epeleko Gaina: Putzua saneatu, balastoa zabaldu eta ondo konpaktatu.
  • Itturritxipiko Gainera igoera: egurrezko mailak eraiki.

Arrasateko bira

  • Bankue ingurua: Putzua saneatu, balastoa zabaldu eta ondo konpaktatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak