Datozen egunetan bi trafiko mozketa eta aparkaleku gutxiago Ospitalean

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 20a, 17:33

Ostegunean mozketak izango dira Makatzena eta Jose Luis Iñarra kaleetan , eta azken honetan baita ostiralean ere. Bestalde, abenduaren 3tik 5era Ospital ondoko 50 aparkaleku ez dira erabilgarri egongo, bertan dagoen elektrizitate dorrea kentzeko lanen eraginez. 

Makatzena kalearen kasuan, 10:00etatik 16:00ak arte moztuko dute, irudian gorriz ageri den errepide tartean. Makatzenako igogailuko lanen eraginez moztuko dute, eta Herribusa ezin izango da goraino igo.

Jose Luis Iñarra kalean ostegunean eta ostiralean egingo dute mozketa, 14. eta 16. atarien artean. Etxe horietako teilatuetan egingo dituzten lanen eraginez egingo dituzte, eta herribusa ezin izango da bertatik pasa. Trafiko mozketaren berri emateko seinaleak jarriko dituzte San Frantzisko elizako biribilgunean, eta Obenerrekako bidegurutzean. 

Ospitalean, aparkaleku gutxiago

Abenduaren 3tik 5era bitartean ospitale ondoko 40 eta 50 aparkaleku artean ez dira erabilgarri egongo. Ospitale ondoan dagoen elektrizitate dorrea lurperatzeko lanen eraginez izango da hori, eta egun horietan garraio publikoak erabiltzeko deia egin dute Udaletik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak