Igandeko 02:30ean lagun batek eman zuen 44 urteko arrasatearraren desagertzearen berri. Hark azaldu zuenez, kai-muturrean arrantzan zegoela desagertu zen. Ordutik Ertzaintzak gidatu ditu bilaketa lanak, urpekarien, helikoptero bidez eta Gurutze Gorriko boluntarioen laguntzarekin. Atzo zabaldu egin zuten bilaketa eremua Mutriku eta Lekeitio aldera.