Jostailu trukearen beste edizio bat prestatu du Txatxilipurdik

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 19a, 16:55

Erabiltzen ez diren jostailuak gustukoago batzuengatik aldatzeko aukera emango die Txatxilipurdik Arrasateko haurrei. Horretarako hainbat bilketa egun zehaztu dituzte, ostean, abenduaren 15ean, jostailu truke azoka egiteko. Jostailuak, egoera onean egon beharko dira, eta ez da sexu bereizketaren edo indarkeriaren alde egiten duenik onartuko.    

Hona hemen zehaztu dituzten bilketa egunak. Hitzordu guztien ordutegia 17:00etatik 18:30ak artekoa izango da:

  • Azaroaren 21ean: Santamarinako ludotekan.
  • Azaroaren 22an: Seber Altuben edo Biteri plazan –eguraldiaren arabera–.
  • Azaroaren 23an: San Antolin parkean.
  • Azaroaren 27an: Usaetxe plazan.
  • Azaroaren 28an: Arimazuri plazan.
  • Azaroaren 30ean: Herriko plazan.
  • Abenduaren 11n: Santamarinako ludotekan
  • Abenduaren 12an: Arimazuri plazan
  • Abenduaren 13an:  Seber Altuben edo Biteri plazan –eguraldiaren arabera–.
  • Abenduaren 15ean: Jostailu truke azoka Biteri plazan, 11:00etatiik 13:00etara.

Azoka egunean jostailuak sortzeko tailerra ere izango da. Hona hemen antolatzaileen mezua: "Egitasmoan parte hartu nahi duzuen guztiok beraz, hasi etxean dituzuen erabili gabeko jostailuak zeintzuk diren aztertzen eta ez galdu aukera beste batzuengatik trukatzeko. Uste baino jostailu gehiago izango dituzue aukeran eta gustukoa aurkituko duzue. Zabaldu mezua lagunen artean eta animatu denok parte hartzera. Gogoratu!  Asteazkenean, Santamarinako ludotekan egongo gara zuen jostailuen zain".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak