Ondarroan desagertutako arrasatearraren berririk ez dago

Txomin Madina 2018ko aza. 19a, 16:57

08:00ak geroztik dabiltza bilaketa lanetan, atzo goizaldean, arrantzan zebilela desagertu zen arrasatearraren bila. Bilaketa eremua zabaldu egin dutela Mutriku eta Lekeitio aldera jakinarazi dute Gurutze Gorriko kideek, baina oraindik ez dago berririk. 

Ondarroako kaian arrantzan zebilen gizonezko arrasatearra. Berarekin zegoen lagunak goizaldeko 2:30ak inguruan eman zuen desagerpenaren berri, haren bila joan eta aurkitu ez zuenean. Kanabera eta jaka besterik ez zituen aurkitu lagun horrek arrantzan zebilen tokira heldu zenean.

Berehala ekin zion Ertzaintzak gizona topatzeari, urpekarien, helikoptero baten eta Gurutze Gorriko boluntarioen laguntzarekin. Argi faltagatik atzo 18:00etan utzi zituzten bertan behera bilaketa lanak. Gaur goizean berriz ere ekin diete lanei, baina oraingoz, esan bezala, arrakastarik gabe. Hala adierazi du Miguel Angel Anakabek, Ondarroako Gurutze Gorriko arduradunak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak