Ointxe!k zapatuko partiduaren ostean epaileak jasandako ustezko erasoa gaitzetsi du

Maialen Regueiro 2018ko azaroaren 19a

Mondragon Unibertsitateak Santurtzin jokatutako partidua irabazi egin zuen. Partidu amaieran giroa asko gaiztotu zen; epaileen erabakiekin haserre agertu ziren Santurtzi taldeko hainbat jokalari eta ordezkari, baita harmailetan zeuden jarraitzaileak ere. Hala, Paul Urbano epailea ustez eraso zuen Santurtziko zuzendaritzako kide batek, kiroldegia utzi eta bere ibilgailuaren bila zihoanean. Ointxe! saskibaloi elkarteak, jarrera hau gaitzetsi du eta Paul epaileari elkartasuna adierazi nahi izan dio.

Salaketa

Ustezko erasoaren ostean, epaileak salaketa jarri zuen medikuaren txostena aurkeztuz. Bide batez, Saskibaloiko Epaileen Elkarteak adierazi du: "Ezin dira erasoak burutu eta are gutxiago, zuzendaritzako kide baten eskutik. Partiduaren ostean erasoa burutzeak adierazten du, planifikatutako erasoa izan dela". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak