Arrasatearra da Ondarroan desagertutako 44 urteko arrantzalea

Miren Arregi Amasorrain 2018ko aza. 18a, 18:12

Goizeko lehen orduan hasi dira arrantzalearen bila, goizaldeko 02:30ak inguruan, lagunak desagerpenaren berri eman ondoren. Ertzaintzaren helikoptero bat, itsasoko laguntza zerbitzua, suhiltzaileak, urpekariak, eta gurutze gorriko ontzi bat aritu dira egun osoan 44 urteko R.M. arrasatearraren bila. Une honetan bertan bukatu dituzte bilaketa lanak, galdutakoaren berririk barik. Bihar, 08:00etan, ekingo diete berriz.

Ertzaintzaren iturriek adierazitakoaren arabera, desagertutako arrasatearra lagun batekin zegoen arrantzan, Ondarroako kai-muturrean, itsasargiaren inguruan. Lagunak, 02:30ak inguruan eman zuen desagerpenaren abisua, haren bila joan eta aurkitu ez zuenean. Antza,  kanabera eta jaka besterik ez zituen aurkitu ustez arrantzan zebilen tokira heldu zenean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak