Gehiago guran, puntu bakarrarekin konformatu behar

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko aza. 18a, 16:07

Atzo, zapatua, Mondrak eta Hernanik Mojategin jokatu zuten partidaren une bat .

Ohorezko Erregional Mailako Mondra taldeak aurkari zuzena du Hernani –Arrasatekoek baino puntu bat gehiago dute sailkapenean–, eta atzoko Mojategiko neurketaren ostean, berdin jarraitzen dute, banako berdinketaren amaitu zen partida.

Jokoan sartzea kostatu egin zitzaiela kontatu du Mondrako entrenatzaile Jorge Davilak: "Ez ginen ondo atera, eta hasierako minutuetan eurak nagusitu ziren. Lehenengo zatiaren erditik aurrera hobeto sartu ginen jokoan, eta bi taldeok gola sartzeko aukera asko izan genituen arren, ez zen golik izan. Bigarren zatian, lehenengoan baino hobeto ibili ginen gu, eta Santxoren golarekin aurretik jarri ginen. Zoritxarrez, baina, partida kontrolpean genuela uste genuenean, akats bat egin genuen, eta ondorioz, Hernanikoek berdindu zuten markagailua. Hainbat minututan gure jokoa gailendu bazen ere, ezin izan genuen besterik sartu, hortaz, puntu bakarra eskuratu genuen atzokoan".

Datorren astean, Mutrikura

Sailkapeneko gorengo lekuetan dago Mondrak datorren asteburuan aurrez-aurre izango duen Mutriku, hortaz, partida gogorra izango dela aurreikusten du Davila entrenatzaileak: "Aurkari zuzena da Mutriku ere, eta zaila izango den arren, goiko postuetan jarraitu gura badugu, behar-beharrezkoak ditugu handik ekarri gura ditugun puntuak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak