'KontukaBi' ipuin kontalariaz asko gozatu dute haurrek

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 18a, 11:35
Ibai-Artek antolatutako 'Kontukabi' ipuin kontaketa.

Hilaren 30era arte, Arrasateko herriko merkatarien elkarteak ekintza ugari antolatu ditu. Hori horrela, atzo, zapatua, bi ikuskizun izan ziren herriko plazan; KontukaBi ipuin kontaketa goizean, eta arratsaldean, What a Band talde bergararraren kontzertua. Haur, gazte zein helduentzat zuzendutako ikuskizuna izan zen KontukaBi, baina gehien disfrutatu zutenak gaztetxoak izan ziren.

Atzoko ekintzekin batera, Ibai-Arteren Kultura? Nik Arrasaten egitasmoaren barruan, zenbait kultura ekintza ikusteko sarrerak banatuko dituzte herriko komertzioetan hilaren 30era bitartean, Arrasate txartela erabiltzen dutenen artean. Hori horrela, atzo, Luisa Fernanda Zarzuela ikusteko zortzi sarrera bikoitz banatu zituzten.

Azaroaren 30era arte bitartean, beste kultura ekintza hauek ikusteko sarrerak ere zozketatuko dira. 25 sarrera bikoitz, Doke antzerki taldearen Hamaika amaren seme (alaba) antzerkia, 25 sarrera bikoitz, Erlauntza antzezlana ikusteko, eta 30 sarrera bikoitz zinemarako.

Hurrengo ekintzak

Hilaren 23an, Sara Alonso abeslariak emanaldia eskainiko du, 19:00etan, Herriko Plazan. Eta hilaren 24an, zapatua, Arrasateko Musikaleko Big Banda herriko kaleetan zehar arituko da, 11:30etik aurrera.

24.000 euro erosketa-txarteletan 

Aipatutako guztiaz gain, hilaren 15etik 30era herriko dendetan erosketak egiten dituztenen artean –Arrasate txartelarekin, edo txartelik gabe– 24.000 euro banatuko dituzte erosketa-txarteletan. 5 eurokoak edo 10ekoak izango dira, eta abenduaren 1etik 15era bitartean egiten dituzten hurrengo erosketan aplikatu ahalko dira. Ibai-Arteko ekintzetan parte hartzeko, deitu 943 79 30 90 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak