Arrasateko komertzio baten ustez labanarekin lapurreta egiten saiatu zen 20 urteko gaztea atxilotu dute

Miren Arregi Amasorrain 2018ko aza. 17a, 17:00

Atzo, egubakoitza, gertatu zen lapurreta saiakera, gaueko 21:00ak inguruan, Arrasateko Zerrajera kaleko komertzio baten.

21:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirela sartu zen susmagarria dendara. Kutxako dirua ostu guran, ustez, gazteak laban batez mehatxu egin zion dendariari baina honek gogor egin zion kontra. Une horretan, dendan jende gehiago zegoela konturatu zen gaztea eta korrika ihes egin zuen.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzari abisua eman zioten dendako langileek eta komertziora bidean zihoazela, gizon batek gazte bat atxikita zuela ikusi zuten. Iturri berdinen arabera, Txaeta eta Aprendices kaleen artean, ustez lapurretan egiteko erabilitako labana aurkitu zuten agenteek. Atxikitako gaztea Zerrajera kaleko dendan lapurretan egiten ahalegindu zen pertsona zela egiaztatu ondoren, Ertzainek atxilo eroan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak