Egindako lanarekin pozik egon arren, ARTk ezin izan du bilbotarren aurkako partidua irabazi

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 17a, 18:42
ART eta Universidad de Bilbao taldeen arteko partidua Mojategin.

Kanpazar Arrasate errugbi taldeak Universitario de Bilbao taldearen aurka jokatu du, gaur, Mojategin. Talde gogorraren aurka aritu behar izan dira, eta aurreikuspenak bete zaizkie. Izan ere, aurkariak bigarrenak dira sailkapenean, eta etxeko taldekideek bazekiten zaila izango zela bilbotarrak mendean hartzea. Hala, 0-49 galdu du etxeko taldeak.

Bosgarren jardunaldia jokatu du gaur Kanpazar Arrasate errugbi taldeak, eta ahaleginak egin arren, ezin izan dute garaipena lortu. "Beraiek jokalari asko dituzte, eta gu, berriz, hasieratik bat gutxiagokin hasi gara, lesio asko ditugu… Hala ere, pozik gaude egin dugun lanarekin, eta beraiek ere irabazi duten arren, umilak izan dira"., adierazi du Manex Olabarria jokalariaK.

Orain arteko partidu guztiak sailkapeneko goiko postuetan dauden taldeen aurka jokatu ostean, hurrengo astean, Getxoren aurka hasiko direla beraien ligarekin adierazi du Olabarriak: "Orain arteko partiduak zailak izan dira, gogorrak, goiko postuetakoen aurka izan direlako. Baina datorren astean Getxoren aurka dugu, talde hau gure mailakoa dena. Ostean, Baztan, eta Bera-Beraren aurka jokatuko dugu. Hala, partidu hauetarako prestatzen ari gara…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak