Arrasateko OUKA dendak jaso du 2018ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresaren saria

Miren Arregi Amasorrain 2018ko aza. 17a, 09:29

Arrasateko OUKA (emakume eta gizonezkoen moda) dendak 2018ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria eskuratu du. Han zuzen ere, hori Gipuzkoako Bazkundeak banatu dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXVI. edizioan jaso du. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia eta han izan zen Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailburuordea.

OUKAk 2018ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria jaso du bere kudeaketa ereduagatik, ekintzaile espirituagatik, iniziatibagatik, enpresan ezarritako teknologiengatik, bezeroari zuzentzeko eragatik eta ingurunearekiko duen konpromezuarengatik.

Horrez gain, Gipuzkoako Bazkundeak eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoek, Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenenak aukeratu dituzte, lurraldeko merkataritza bitxien mapa sortuz. Hamar horietako bat, Bergarako IGARO Lurrindegia izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak