Ezbeharrik ez gertatzeko, danbolina hesiekin inguratu dute, eta jende ugari batu da plazan, gaztaina batzuk jateko asmoz. Horrekin batera, Arrasate Herri Eskolakoek barra ere jarri dute, mokadutxo bat jateaz batera, zerbait edateko. Eskolako kamisetak saltzen ere izan dira, eta Buztantxo dragoia ere izan da. Haurrak, bere atzetik ibili dira argazki bat ateratzeko asmoz.
Gaztaina erre dastatzeak jende dezente batu duela aprobetxatuz, Arrasate Euskaraldia batzordekoek ere postua jarri dute bertan. azaroak 23ra begira motorrak berotzen joateko.