Hona hemen, prozesuarekin lotuta, Arrasateko EH Bilduk helarazi nahi izan duen mezua:
"Arrasateko EH BILDUko kideok martxan gaude 2019ko udal hauteskundeetan jarrita helmuga. Ilusioz eta gogotsu ekin diogu lanari, Arrasate biziberrituko duen herri proiektu berria eskaintzeko asmoz. Horretarako gai garelako.
Baina bidea ez dugu bakarrik egin nahi. Gure alkategaiaren aukeraketa, berekin batera aurkeztuko direnen zerrenda, udal programa… EH BILDUrengandik gertu sentitzen zareten guztiokin adostu nahi ditugu. Alegia, zuekin batera erabaki Arrasaterentzat nahi dugun etorkizuna.
Prozesu bat ireki dugu zuen parte hartzea errazte aldera. Baina horretarako beharrezkoa da prozesuan izena ematea. Gonbidapen zuzena egiten dizuegu, hortaz. Eman izena, eman iritzia eta izan eragina Arrasateren etorkizunean".