
Honako hau da zapaturako egitaraua:
- 12:00etan: bizikleta martxa herriko kaleetan zehar
- 12:00etatik 14:00etara: Ahobizi eta Belarriprest tronkomobilean auzoz auzo –San Andres, Arimazubi, Musakola eta Herriko Plazatik pasako dira–.
- 12:00etatik 14:30era: Herriko Plazan Biziprest festa ospatuko da. Txosna, txapa banaketarako gunea, photocall-a, eta abar egongo dira.
- 12:00etatik 13:00etara: txikientzako ipuin kontaketa egongo da Herriko Plazan.
- 13:00etatik 14:30era: DJa.

AEDren ibilbidea
Azaroaren 21ean, AED: sorreratik Euskaraldira mahai-ingurua egingo dute, Joxe Mari Muxika AEDko presidente ohiak, Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak, Ane Zuazubiskar kazetariak eta Oskar Elizburu AEK-ko irakasleak. Hitzordua 18:30ean da, Kulturaten.