Izaskun Murgiarekin batera iaz egindako zozketari esker 2.419 euro batu zituzten Mumbai Ankur umezurztegia druz laguntzeko, eta elkarteko kideek jasotako laguntza eskertu nahi izan dute: "Mila esker Izaskun Murgia Elkarte Lirikoari, Ereindajani, Harreman dendari, eta batez ere, txartel bat erosi zenuten lagun guztiei".
Harreman Eguneko zozketarekin lotuta, hona hemen elkarteko kideek zabaldu duten prentsa oharra:
"Aurtengoarekin 20 urte bete dituen Elkartasun Egunaren helburua zenbait GGKEk –Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundek– eta, nagusiki, Arrasatekoek egiten duten lana ezagutzera ematea da. Harreman ez ezik, aurten parte hartu duten GGKEk izan dira Serso, AMS, Mundukide, Elkarhezitzen, Etorkinen pastorala, Harreman Denda… tonbola Ibai-Arteren laguntza eskuzabalari esker antolatzen da eta sari berezia, Eroskiri esker.
Harremanetik eskerrik beroenak eman behar dizkiogu beste behin ere Arrasateko herriari, ekainaren 2an ospatu genuen Elkartasun Egunean parte hartze zabala izan zuelako. Eta, halaber, Arrasateko Udala, Laboral Kutxa, Eroski Bidaiak, La Caixa eta, bereziki, Ibai-Arten batzen diren komertzioei. Tonbolaren bilketa oso ona izan zen, 3.281,10€. Batutako dirua Indiako ANKUR umezurtz- etxera bideratuko dugu, miseria egoeratatik datozen 200 neskatila hazten eta formatzen dituena. Eroski Bidaiakek emandako saria Nerea Abad Barquero izan da. Zozketaren lehenengo zenbakia izan da 0539. ZORIONAK!!!
Harremanek, zonaldearen giza-garapena areagotzeko Mundukidek Mozambikeko landa eremuetan garatzen duen programan ere parte hartzen du. Lerro hauekin eskerrik beroenak eman gura dizkiogu Arrasateko herriari Harremanen egitasmoetan konfiantza izateagatik eta laguntzen jarraitzeagatik. Denok sentitu behar dugu pozik gure ekarpenak beste pertsona batzuen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duela ikustean.
Denok sentitu behar dugu pozik beste pertsona askok bizitza duina izateko aukera dutelako gure ekarpen txikiari esker. Eskerrik asko denoi!!