Baleikek eta Irabazik ustezko eraso matxistaren aurrean Udalak protokoloa martxan ez jarri izana salatu dute

Amaia Zabala 2018ko aza. 14a, 16:57

Baleike eta Irabazi Arrasateko Udal taldeek ustezko eraso matxistaren aurrean Udaleko Berdintasun batzordeburuak dagokion protokoloa "ez martxan jarri" izana salatu dute eta baita salatua izan zen eta Udal Gobernuko kide den Oscar Garciari pribilegiozko tratua eman zitzaiola esan ere.

"Uztailean ustezko eraso matxista bat izan zen Arrasateko kaleetan eta berdintasun saileko
batzordeburuak ez zituen protokoloak markatutako pausuak bete" dio Igor Urizar Baleikeko zinegotziak.

Gaineratu dute, oposizioko alderdiek gaia jorratzeko barne eskaera egin arte Udal Gobernuak ez duela gaia aipatu ere egin eta hiru hilabeteren ostean oraindik "ez direla" beharrezko neurriak hartu. Hori dela eta, azaroaren 6ko plenora eraman zuten gaia eta bertan PSE-EEko bozeramailearen mehatxuak  eta irainak jasan izana salatu dute. Juan Luis Merino Irabaziko zinegotziak jaso zuten mehatxua honako hau izan zela argitu du: "Hau ordainduko duzue eta hemendik kanpora ordainduko duzue gainera".

Guzti honengatik hainbat neurri hartuko dituztela jakinarazi dute, horien artean alkateari plenoan jasan zituzten irainen gainean erantzukizunak eskatuz gutun bat idaztea eta Arartekoarengana jotzea.

EH Bilduk ere gertaeren arira Oscar Garciak Baleike eta Irabaziko zinegotziei eginiko irain eta mehatxu pertsonalak gaitzetsi eta babes osoa eman die zinegotziei. Bestalde, salaketa matxistaren berri izan zenetik gaurdaino EAJk erakutsi duen "utzikeria" eta Maria Ubarretxena alkateak azken bilkuran erakutsitako jarrera "arduragabea" eta isiltasuna erabiliz Garciaren jokabidea babestu izana salatu dute. [Oharra osotasunean irakurtzeko, egin klik hemen]

Oskar Garciak bere aldetik bi alderdi hauek etekin politikoa bilatzen ari direla esan du eta "oso baxu" erortzea dela honelako gaiak baliatzea politika egiteko. "Euren helburua, euren hitzetan gainera, odola egitea zen. Ez dut uste odola egitea lortu dutenik; ni nahiko lasai gelditu nintzen esan nuenarekin, dena frogekin argituz, eta jendeak ikusiko du. Dena den, borroka feministari kalte egin diodala esatea izugarria iruditzen zait nik emakumeen alde beti lan egin dudanean".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak