Eraikina bera eta bertako enpresak ezagutzeko bisitak egin dituzte. Aurten, adibidez, Saiolan, Co-Working gunea, GSR, 2ACAD eta Kiro Grifols izan dira euren ateak parez-pare zabaldu dituztenak. Azken biek euren teknologiak erakutsi dituzte.

Jardunaldiaren itxieran Mikel Alvarezek hartu du hitza berriz, Drone tailerreko droneak zozketatu dituzte gaztetxoen artean. Amaitzeko, bazkalordua ate joka zegoenean, luntx bat egin dute eraikineko harreran bertan.
