Azaroaren 14an, eguaztenean, Jon Maia bertsolaria Arrasatera etorriko da. Desde Extremadura al bertsolarismo saioa eskainiko du, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 18:30ean.
Azaroaren 15ean, bertso poteo interesgarri batek pintxo potea alaituko du. Bertan, Ane Zuazubiskar eta Xabi Igoa arituko dira bertsotan, eta alboan trikitilariak ere izango dituzte. Hitzordua, Irati tabernan, 19:30ean. Hona hemen izena emateko postuen egutegia: gaur, barikua, Arbolapetan –19:00-21:00–, zapatuan Arimazubin –12:00-14:30–, domekan Iturripen –18:30–. Eguaztenean, Jon Maiaren hitzaldian, eguenean, Arbolapetan –19:00-21:00– eta hilaren 16an, barikuan, Herriko Plazan –17:00ak-20:00–.
Gogoratu astelehenetik aurrera txapak jaso ahalko direla izen emate mahaietan, eta BAZen –10:00-13:00 eta 15:00-19:00–.
Hona hemen izen emate postuen egutegia:
- A-8 Arbolapeta (19-21)
- A-9 Arbolapeta (19-21)
- A-10 Arimazubi (12-14:30)
- A-11 Iturripe (18:30ean)
- A-14 Jon Maiaren hitzaldian
- A-15 Arbolapeta (19-21)
- A-16 Herriko plaza (17-20)
- A-17 Biziprest eguna (12-14:30)
- A-18 Zigarrola (12-14:30)
- A-19 Portaloia (18-19:30)
- A-20 San Andres (19-21)
- A-21 Mahai-inguruan
- A-22 Arbolapeta (19-21)