Alfredo Donnay omendu dute Gasteizen

Maialen Regueiro 2018ko aza. 9a, 15:24
Argazkia: Urrezko zeledonak

Alfredo Donnay omendu zuten atzo Gasteizen burututako ekitaldi batean. Hala, Donnay zenarekiko begirune eta sentimendua nolakoa den garbi geratu zen. Bide batez, Donnayri eskainitako Urrezko aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztu zen. 

Aldizkariaren aurkezpena

Aurkezpenean, testuaren egilea den Jose Mari Bastida Txapi-k hitz egin zuen, biografiaren gaineko zertzelada batzuk emanez. Aurretik, Josemari Velez de Mendizabal Urrezko Zeledonen presidentea, Estibaliz Canto Gasteizko Kultura zinegotzia eta Josune Albizu Vital Fundazioaren zuzendaria mintzatu ziren. Jarraian, Alfredo Donnayren biloba den Alfonso Donnayk sendiaren izenean egin zuen berba, eskerrona azalduz.

Donnay-ren seme-alabak eta bilobak (Irudia: Urrezko zeledonak)

Donnayren hiru abesti

Musikarik ez zen falta izan ekitaldian eta laurogei abeslariz osatutako talde batek Donnayren hiru abesti abestu zituzten: "Solar Alavés", "Barrio de San Martin" eta "Deportivo Alavesaren Himnoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak