Arrasaten pertsona bat atxilotu dute eduki pedofiloen deskarga leporatuta

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko aza. 9a, 15:16

Polizia Nazionalaren artxiboko irudi bat. (Iturria: Youtube)

Espainiako Poliziaren operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte adin txikikoen pornografia irudiekin lotuta, horietako bat Arrasaten, Europa Pressek jakitera eman duenez. Estatu mailan 18 etxebizitzetan egin dituzte miatzeak, horietako bi Gipuzkoan eta bat Araban. Gasteizen beste atxilotu bat egon da.

Gobernuko komunikazio ordezkaritzak Europa Pressi azaldu dionez, herritar batek emandako abisu bati esker hasi zen ikerketa. Talde bateko kide ziren pertsonek mezu bat jaso zuten, bertan azaltzen zenez, jakitera ematen zen egun zehatzean lotura bat jasoko zuten guztiek bertatik "eduki pedofiloa duten irudiak eskuratu eta partekatzeko".

Informazio horri esker lainoko artxibo plataforma bat aurkitu zuen Poliziak eta nazioarteko 6.000 erabiltzaile kontu ezabatu zituzten. Ustetan, kontu guzti horietatik plataforman sartu eta edukiak kopiatu ziren. Ikerketa horren eraginez 11 pertsona atxilotu dituzte eta beste 6 ikertu.

 

Dos detenidos en Euskadi por descargar material pedófilo de Internet en una operación con otros 9 arrestos en el Estado

Según ha informado la delegación del Gobierno en un comunicado, la investigación se inició a raíz de una denuncia interpuesta por un ciudadano en la que se alertaba de que se estaba publicitando pornografía infantil en un grupo de una plataforma de mensajería instantánea. Los integrantes de este grupo habrían recibido imágenes en las que se anunciaba que, en una fecha concreta, se daría acceso a un link que redirigía a una carpeta, alojada en una plataforma de almacenamiento virtual, ...

Leer mas: https://www.europapress.es/euskadi/noticia-dos-detenidos-euskadi-descargar-material-pedofilo-internet-operacion-otros-arrestos-estado-20181109135122.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak