Soka eta Giltzadun etxea lanak egin ostean, Izoztutako haizea bezala lanaren gaztelerazko bertsioarekin –Como un viento helado– itxiko dute abusuari buruz egin duten trilogia. Amaia antzokian eskainiko dute, etzi, domeka, 19:30ean. Sarrerak hamar eurotan eros daitezke, leihatilan eta Arrasate.eus atarian.
Labetik atera berria dute, urrian estreinatu zuten Donostian, formatu txikian, eta segidan egin dituzte Gasteizen eta Bilbon; eta bihar, Barakaldon estreinatuko dute formatu handikoa, Arrasateko bera.
Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Koldo Olabarri aktore gazteak izango dira taularen gainean. Olabarriak aurreratu du hilketa bat dela abiapuntua. "Hiru bakarrizketarekin hasten da, eta, halako batean, farmazia baten topo egingo dugu, tiro bat entzungo da... Segidan, hiltzailea nor den eta hilketaren arrazoia argitzen joango gara".