ARTk batzar orokorra egingo du gaur

Xabier Urtzelai 2018ko azaroaren 7a

Gaur, hilak 7, batzar orokorra egingo du Arrasate Rugby Taldeak. 19:00etan batuko dira Mojategiko bilera gelan.  

Gaurko batzarrean Ane Agirre buru duen Zuzendaritza Batzordeak 2017-2018ko denboraldiaren inguruko datu ekonomikoak plazaratuko ditu, eta, kirol esparruaren gaineko balorazioa egingo dute.  Horretaz gain, galde-eskeetarako puntu bat ere erreserbatuta dago deialdiaren gai-zerrendan eta, ohikoa denez, bertaratutakoen zenbaketa egin eta aurreko akta irakurri eta onartu beharko dute Arrasate Errugbi Taldeko bazkideek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak