AZK agentziak 30. urteurrena ospatuko du asteon

Maialen Regueiro 2018ko aza. 7a, 12:10

Agentzia 1988ko irailean eratu zuten Jose Angel Iturbek eta Daniel Miguelezek Arrasateko ganbara batean. Startup teknologiko bat bezala hasi zen eta ordutik eginiko ibilibidea luzea eta oparoa izan da. Bihar egingo dute ekitaldi nagusia 18:30etan, bulegoan. Bertan batuko dira, bezeroak, hornitzaileak eta agintariak, besteak beste. 

90. harmakada

Garai horretan, aldaketa handiak gertatu ziren, agentzia hazten joan zelarik. Lehen tokialdaketa ere orduan egin zen, Arrasatetik Aretxabaletara, hain zuzen ere. Lehen iraultza teknologikoa bizi izan zuen agentziak momentu horretan, MacIntosh ordenagailuak agertu baitziren. 

Mende berria

Gotzone Guemes eta Agurtzane Elkoro sozietatean sartu ziren eta agentzia egonkortu egin zen. Hala ere, ekonomikoki eta lan aldetik, aro nahasia izan zen. Gauzak horrela, begiak zabaltzeko eta ikasteko garaia izan zen. 

2008a geroztik

2008an Aretxabaletatik Arrasatera mugitu zen agentzia eta bulego handi bat eratu zuen. Urte zailak atzean utzi eta ordutik, buru-belarri jarraitzen dute 1988an hazitako proiektua indarberrituz. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak