Arrasateko Udalak trafikoa hobetu eta arintzeko hainbat lan burutuko ditu

Maialen Regueiro 2018ko aza. 5a, 17:27

Joan den apirilean behin betiko onespena eman zion udalbatzak Mugikortasun Planari. Plan horrek, herriko trafikoan aldaketa ugari egitea aurreikusten du, egungo egoera hobetu eta oinezkoen zein ibilgailuen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetu eta arintzeko.

Hala, Juan Bengoa, Kalealdea eta Zerrajera kalean egingo dira lanak eta Zigarrola, Usaetxe eta Zerrajera eremuko trafikoa arintzea lortu nahi da. Horrez gain, aparkaleku gehiago ere sortu nahi dira.

Noranzko bakarra eta aparkaleku berriak sortzea da lehentasuna

Juan Bengoa kalean, noranzko bakarra jarriko da ibilgailuentzat aurrerantzean, trafikoa Elkano Kaletik Gipuzkoa etorbiderantz bideratuko delarik. Kalealde kalea ere noranzko bakarrekoa izango da, Zarugalde kaletik Erguin kalera, alegia. Lurrazpiko bi aparkalekuen irteeraren kasuan, bi noranzkoak errespetatuko dira. Horrez gain, aipatu eremuan ibilgailuentzat 25 aparkaleku berri sortuko dira eta motorrentzat, aldiz, 4. Zerrajera kalean, aldiz, ibilgailuek ere noranzko bakarra izango dute, Aprendices kaletik Zalduspera bitartean. Horrez gain, 36 aparkaleku berri sortuko dira ibilgailuentzat eta 7 motorrentzat Debagoienako Ospitale eremuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak