'Amandre Santa Ines' bisitatuko dute zapatuan egingo duten bisita komentatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko aza. 5a, 13:19
'Amandre Santa Ines'.

Arrasateko Udalak eta Arrasate Zientzia Elkarteak elkarlanean antolatutako bisita komentatua izango da. Ines Ruiz de Otaloraren gorpu momifikatua bisitatuko dute, eta horrez gain, Kanpantorpean egin diren azken esku-hartze arkeologikoen gaineko xehetasunak azalduko dituzte. Bisita zapatuan izango da, 11:00etan, eta aurrez izena eman beharko da.

Ines Ruiz de Otaloraren gorpuzkin momifikatuak eta azken egonlekua bisita gidatua egingo dute zapatuan San Joan Bataiatzailearen parrokian, 11:00etan. Bisitan parte hartzeko aurrez eman behar da izena 943 252 020 telefonora deituta edo kultura@arrasate.eus helbidera idatzita.

Bisita komentatua euskaraz eta gazteleraz izango da.

Nor zen Ines Ruiz de Otalora

Arrasateko parrokian dago Ines Ruiz de Otaloraren gorpu momifikatua. Amandre Santa Ines izenarekin ere ezagutzen da. XVII. mendean bizi izan zen emakumea da Ines Ruiz de Otalora. Haren senarra Rodrigo Okariz zen, Felipe II.aren grefierra –idazkaria–. Valladoliden bizi zen bikotea ; Ines Ruiz de Otalora alargun geratu zen XVI. mende amaieran, eta 1607an bera hil zen. Hasiera batean Valladolideko San Frantzisko komentuan lurperatu zuten. Bere azken nahia, baina, senarraren ondoan deskantsatzea zen; hala, hil eta urte batzuetara lurpetik atera zuten Arrasatera ekartzeko asmoarekin. Gorpua momifikatua zegoela konturatu ziren orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak