Araski-Ointxe junior taldean jokatzen duen 16 urteko Muruaren lehen partidua izan zen atzokoa Dia Ligan. Taldeak ez zuen irabazterik lortu Perfumerias Avenidaren aurka (64-87) baina pozik egoteko arrazoiak baditu arrasatearrak, bi puntu eta errebotea lortuta. Orain arte egindako lanaren saria izan dira atzo jokatutako minutuak, eta bide luzea duela aurretik erakutsi du Ointxeren harrobian hazitako kirolariak.