Publizitate ez sexista lantzeko aholkularitza zerbitzua izango dute Arrasateko merkatariek

Mirari Altube Arrese 2018ko aza. 2a, 10:40

Publizitate kanpainak genero ikuspegitik egoki bideratu ahal izateko baliabideak izan ditzaten merkatariek, publizitate ez sexista lantzeko zerbitzua antolatu dute Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak, Toki Garapeneko Sailarekin elkarlanean.

Horretarako Arantza Santesteban aditua etorriko da trebakuntza saio bat eskaintzera; azaroaren 21ean, izango da hori Kulturaten (15:00-16:30). "Zelan landu produktu bakoitzaren salmenta bezeroentzat? Zelan erakutsi emakumeen eta gizonen gorputzak? Zer produktu da emakumearentzat eta zer produktu gizonarentzat?" Halako zalantzen gaineko argibideak emango ditu Santestebanek, bereziki Gabonetako kanpainari begira.

Horrez gain, telefono bidezko aholkularitza ere eskainiko du Emagin elkarteak edozein zalantza, gomendio edo esku hartze behar duenarendako. Azaroaren 5etik abenduaren 31ra bitartean izango da hori; ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00 (astelehenetik egubakoitzera).

Arrasateko merkatari guztiei eskainiko diete zerbitzua. Eta izena emateko epea zabalik dago azaroaren 19ra arte; Emakume Txokora jo behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak