Alberto Urretxok plazaratu berri duen diskoa 2015eko proiektuaren jarraipena da, baina jatorrira, hastapenera, itzuli bat eginez. Zapatuan egingo du lanaren aurkezpen publikoa, Bilbon.
Soinuaren bidaia II aurkeztu duzu. Zer aurkituko du entzuleak bertan?
Lehenengo diskoaren jarraipena da. Etapan honetan, niretzat, gauza aipagarrienetako bat Eduardo Morenoren Herensugearen arima pieza da. Arrasateko kondairan oinarritua dago, eta, harekin, nolabaiteko etxera buelta bat egiten dut.
Ez du inporta poliki bazoaz, beti ere gelditzen ez zaren artean.
Hori da disko honetarako hartu dugun leloa.
Eta bidaia magiko honetan, zernolako garrantzia dauka Jose Ramon Vitoriak?
Dena. Gaur egun musikari banaiz, hari esker da. Lagun handia da eta etorkizunean badaukagu proiektu bat elkarrekin egiteko. Ea noiz ateratzen dugun denbora proiektua gauzatzeko.
Proiektua aurrera ateratzeko, crowdfunding-a jarri duzue martxan.
Bai; igandera arte edukiko dugu zabalik, http://vkm.is/soinuarenbidaiaII helbidean. Oso ondo joan da, baina laguntza oro da ondoetorria.