Lesioak direla eta, ART-ren partidua bertan behera geratu zen

Jokin Etxebarria 2018ko urr. 30a, 15:35

ART-koak lehian

Ordizian, zortzi jokalari erabilgarrirekin bakarrik gelditu zen Kanpazar ART atsedenaldian eta epaileak bertan behera utzi zuen partidua 31 eta 5eko emaitzarekin

Denboraldi hasiera zaila izaten ari da Kanpazar ART taldearentzat. Partidarik ezin irabazi dabil eta puntuak batzea ere zail egiten ari zaio Igor Isasik zuzentzen duen taldeari. Baina bide aldapatsu honetan, momentu honetan, emaitzak ez dira gehien arduratzen dutena talde barruan, min hartutako jokalari kopurua baita benetako buruko minak ematen ari dena.

Horren erakusgarri garbiena da Ordizian pasa den asteburuan pasa zitzaiena arrasatearrei. Igor Isasik 12 jokalari bakarrik zituen erabilgarri, mailako lider eta igotzeko hautagai nagusietako bat denaren aurka jokatzeko. Zeukaten guztia eman zuten mutilek, eta entsegu batekin markagailua itxuratzen saiatu ziren, ordurako jada 11 jokalarirekin zirela zelaian. Atsedenaldira heldu zirenerako, baina, beste hiru jokalarik hartu zuten min, eta epaileak, egoera ikusita eta araudiari jarraituz, partidua bertan behera uztea erabaki zuen, 31-5 emaitzarekin.

Zorionez, azaroaren 18ra arte atsedena izango dute arrasatearrek eta denbora tarte hau ondo etorriko zaio taldeari, min hartutako jokalariak berriz prest izateko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak