Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko jokalariak aurkeztu dira txapelketara, hamabi denera. Hiru laguneko lau multzo egin dituzte aurrena, eta elkarren artean jokatu dute aurrena. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek aurrera egin dute, eta zortzi horiek jokatu dute gero kanporaketa modura.
Azkenean, Arenaza eta Gartzia sailkatu dira finalerako, eta 3-2 nagusitu zaio aurrenekoa bigarrenari.