Dantza eta teknologia berriak uztartzen dituen ikuskizuna

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko urr. 26a, 16:32

Ziomara Hormaetxe Gernikako dantzari eta koreografoa.

Bihar, zapatua, Amaia antzokian, 19:30ean, estreinatuko dute publiko guztiarentzako sortu duten 'Biopiracy' lana

"Etorkizunari bidaia, gizakiaren eboluzioa, nora goazen" kontatzen du Gernikako dantzari eta koreografo Ziomara Hormaetxek gidatzen duen Biopiracy izena duen eta dantza eta teknologia berriak uztartzen dituen ikuskizunak. "Gizakiarengan mutazio bat ikusten dut; hortaz, sentimenduen eta sentimenduen desagertzearen arteko borrokari buruzko kontakizuna egiten dugu. Orain arte egin ditudan lanak bezala, honako hau ere oso lan bisuala da".

Taularen gainean hiru dantzari izango dira: Hormaetxez gainera, Gasteizko Aritz Lopez eta Bartzelonako Marc Lapuerta, baina horien atzean dagoen pantaila handia ere dantzari bilakatuko dutela dio koreografoak: "Eskarmentu handia duten Antonio Verak eta Paco Gramajek egindako bideo murgiltzearen eta bideo interaktiboen bidez, ikuskizun bizia eta erraz ulertzekoa da eskainiko duguna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak