EH Bilduko zinegotzi Amaia Larrañaga hil da

Xabi Gorostidi 2018ko urr. 26a, 13:08

Gaixotasun larri baten eraginez hil zen atzo, 61 urterekin. Herriko zinegotzi izan da hiru agintalditan, eta Foru Aldundiko batzarkide izandakoa ere bada. Eusko Alkartasuna alderdiarekin hasi zuen bere ibilbide politikoa, eta gaur egun EH Bilduko zinegotzi zen Arrasateko udalbatzan. Bere aldeko hileta-elizkizuna bihar izango da –San Frantzisko elizan, arratsaldeko 19:00etan–. 

Larrañagak pedagogiak ikasketak egin zituen eta politikagintzan murgildu aurretik irakasle gisa jardun zuen Mesedeetako Ama ikastetxean. 1999-2003 agintaldian EAko zinegotzi izan zen Arrasaten, eta 2003tik 2007ra Gipuzkoako Foru Aldundian batzarkide izan zen. 2011-2015 agintaldian Arrasateko udalbatzara bueltatu zen Bilduko zinegotzi gisa, eta gaixotasunak jota izan arren EH Bilduko zinegotzi izan da azken agintaldi honetan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak